Pribatutasun-gidalerroak
Azken aldaketa: 2017(e)ko abenduaren 18(a) (ikusi artxibatutako bertsioak)
Gure zerbitzuak modu askotan erabil ditzakezu, besteak beste, informazioa bilatzeko eta partekatzeko, jendearekin komunikatzeko eta eduki berria sortzeko. Gurekin informazioa partekatzen duzunean, adibidez, Google kontu bat sortzen duzunean, zerbitzu horiek hobetu egin ditzakegu, kasurako, gehien interesatzen zaizkizun bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakuts diezazkizukegu, jendearekin harremanetan jartzen lagun zaitzakegu eta gauzak besteekin bizkorrago eta errazago partekatzeko aukera eskain diezazukegu. Gure zerbitzuak erabiltzean zure informazioa nola erabiltzen dugun eta zure pribatutasuna nola babes dezakezun garbi jakitea nahi dugu.
Gure Pribatutasun-gidalerroen azalpena:
- Zer informazio biltzen dugun eta zergatik biltzen dugun.
- Informazio hori nola erabiltzen dugun.
- Zer aukera eskaintzen ditugun, informazio hori nola atzitu eta eguneratu barne.
Ahal bezain sinpleak izan daitezen saiatu gara, baina, cookie, IP helbide, pixel-etiketa eta arakatzaile moduko terminoak ezagutzen ez badituzu, lehendabizi gako-hitz horiei buruzko informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu. Google zure pribatutasunaz arduratzen da, hortaz, nahiz Google aspalditik erabili nahiz erabiltzaile berria izan, hartu gure gidalerroak ezagutzeko tartea eta, zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Biltzen dugun informazioa
Erabiltzaile guztiei zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, informazioa biltzen dugu; hitz egiten duzun hizkuntza bezalako oinarrizko informaziotik hasi eta informazio konplexuagora arte, hala nola zer iragarki interesatzen zaizkizun edo linean gehien interesatzen zaizun jendea nor den, edo gustuko izan ditzakezun Youtube bideoak zein diren jakitera arte.
Honela biltzen dugu informazioa:
-
Ematen diguzun informazioa. Esaterako, gure zerbitzuetako asko erabili ahal izateko Google kontu bat erregistratzeko eskatzen dizugu. Kontua erregistratzean, informazio pertsonala eskatzen dugu zure kontuarekin batera gordetzeko; adibidez, izena, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia edo kreditu-txartela. Eskaintzen ditugun partekatze-aukerei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, publikoki ikusgai egongo den Google profila sortzeko ere eska diezazukegu. Bertan, zure izena eta argazkia erakutsiko dira.
-
Gure zerbitzuei ematen diezun erabileraren bitartez eskuratzen dugun informazioa. Erabiltzen dituzun zerbitzuei eta horiek erabiltzeko moduari buruzko informazioa biltzen dugu; esaterako, YouTube-n bideoak ikusten dituzunean, gure publizitate-zerbitzuak erabiltzen dituzten webguneetara joaten zarenean, edo gure edukia eta iragarkiak ikusten eta horien inguruko ekintzak egiten dituzunean. Informazio horretan sartzen dena:
-
Gailuaren informazio espezifikoa biltzen dugu (adibidez, hardware-modeloa, sistema eragilearen bertsioa, gailuen identifikatzaile esklusiboa eta mugikorraren sarearen informazioa, telefono-zenbakia barne). Google-k gailuaren identifikatzaileak edo telefono-zenbakia zure Google kontuarekin erlaziona ditzake.
-
Egunkarietako informazioa
Gure zerbitzuak erabiltzean edo Googlek eskainitako edukia ikustean, automatikoki biltzen eta gordetzen dugu informazioa gure zebitzariko egunkarietan. Bertan agertzen dira:
- Zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko xehetasunak, kasurako, bilaketa-kontsultak.
- Telefono-egunkarietako informazioa, adibidez, telefono-zenbakia, deitzailearen zenbakia, desbideratze-zenbakiak, deien ordua eta data, deien iraupena, SMS bideratzeen informazioa eta dei motak.
- Interneteko protokoloaren helbidea.
- Gailuko gertaeren informazioa, hala nola, matxurak, sistemaren jarduerak, hardwarearen ezarpenak, arakatzaile mota, arakatzailearen hizkuntza, eskaeraren ordua eta data eta erreferentzia URLa.
- Arakatzailea edo Google kontua esklusiboki identifika dezaketen cookieak.
-
Kokapen-informazioa
Google zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure kokapenari buruzko informazioa biltzen eta prozesatzen dugu. Hainbat teknologia erabiltzen ditugu kokapena zehazteko, IP helbideak, GPS eta bestelako sentsoreak barne, besteak beste. Teknologia horiek inguruko gailuei, Wi-Fi sarbide-puntuei eta telefonia mugikorreko dorreei buruzko informazioa eman diezaiokete Google-ri.
-
Aplikazioen zenbaki esklusiboak
Zerbitzu batzuen aplikazioek zenbaki esklusiboak darabiltzate. Instalazioari buruzko zenbaki eta informazio hauek (adibidez, sistema eragile mota eta aplikazioaren bertsio-zenbakia) Google-ra bidal daitezke zerbitzuak instalatzean eta desinstalatzean edo zerbitzuak aldian-aldian zerbitzarietara konektatzen direnean, esaterako, automatikoki eguneratzeko.
-
Tokiko biltegia
Informazioa (informazio pertsonala barne) zure gailuan lokalki bil eta gorde dezakegu, arakatzaileen web-biltegiratzea (HTML 5 barne) eta aplikazioen datu-cacheak bezalako mekanismoak erabiliz.
-
Cookieak eta antzeko teknologiak
Gure bazkideek eta guk askotariko teknologiak erabiltzen ditugu informazioa biltzeko eta gordetzeko Google zerbitzuetara joaten zarenean. Hala, cookieak edo antzeko teknologiak erabil ditzakegu, besteak beste, arakatzailea edo gailua identifikatzeko. Gure bazkideei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak (adibidez, publizitate-zerbitzuak eta beste guneetan ager daitezkeen Google eginbideak) erabiltzen dituzunean ere erabiltzen ditugu teknologia horiek. Gure Google Analytics produktuarekin, enpresek eta webguneen jabeek euren gune eta aplikazioetako trafikoa azter dezakete. Produktu hori gure publizitate-zerbitzuekin batera erabiltzen bada, esaterako, DoubleClick cookiea darabiltenekin, Google Analytics zerbitzuak bildutako informazioa hainbat gunetara egindako bisitekin erlazionatzen dute Google teknologia erabilita Google Analytics zerbitzuko bezeroak nahiz Google-k.
-
Baliteke, zure bazkideengandik jasotzen dugun zuri buruzko informazioaz gain, Google-n saioa hasita duzunean biltzen dugun informazioa ere Google kontuarekin lotuta egotea. Informazioa Google kontuarekin lotuta dagoenean, informazio pertsonaltzat jotzen dugu. Google kontuari lotutako datuak atzitzeari, kudeatzeari edo ezabatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan gidalerro hauen Gardentasuna eta aukera atalera.
Biltzen dugun informazioa nola erabiltzen dugun
Gure zerbitzu guztietan biltzen dugun informazioa haiek eskaintzeko, mantentzeko, babesteko eta hobetzeko, zerbitzu berriak garatzeko eta Google eta bere erabiltzaileak babesteko erabiltzen dugu. Halaber, erabiltzaileen beharretara doitutako edukia eskaintzeko erabiltzen dugu informazio hori, adibidez, erabiltzaile bakoitzari gehien interesatzen zaizkion bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakusteko.
Google profilean zehaztu duzun izena erabiliko dugu Google kontua eskatzen duten zerbitzu guztietan. Gainera, iraganean Google kontuarekin erlazionatu diren izenak ordez ditzakegu, zerbitzu guztietan izen berarekin ager zaitezen. Beste erabiltzaileek dagoeneko zure helbide elektronikoa edo identifikatzen zaituen informazioa badute, publikoki ikusgai duzun Google profileko informazioa erakuts diezaiekegu, adibidez, zure izena eta argazkia.
Google kontu bat badaukazu, zure profileko izena eta argazkia, eta Google-n edo zure Google kontura konektatuta dauden beste aplikazioetan egindako ekintzak (adibidez, +1ak, idazten dituzun iritziak edo zure argitalpenetako iruzkinak) erakuts ditzakegu gure zerbitzuetan, bistaratzen ditugun iragarkietan eta eduki komertzialetan barne. Google kontuan zehaztu dituzun partekatze- eta ikusgaitasun-ezarpenen mugak errespetatuko ditugu.
Google-rekin harremanetan jartzen zarenean, komunikazioak erregistratzen ditugu, arazoak errazago konpondu ahal izateko. Zure helbide elektronikoa erabiliko dugu gure zerbitzuen berri emateko, adibidez, egingo diren aldaketak eta hobekuntzak jakinarazteko.
Cookie-ek eta bestelako teknologiek, adibidez, pixel-etiketek, bildutako informazioa erabiltzen dugu zure erabiltzaile-esperientzia eta zerbitzuen kalitate orokorra hobetzeko. Geure zerbitzuetan hori egiteko erabiltzen dugun produktuetako bat Google Analytics da. Adibidez, hizkuntza-hobespenak partekatzen badituzu, gure zerbitzuak zuk hobetsitako hizkuntzan erakutsiko dizkizugu. Iragarki pertsonalizatuak erakusten dizkizugunean, ez ditugu cookieen edo antzeko teknologien identifikatzaileak erlazionatuko kontuzko kategoriekin, besteren artean, arrazan, erlijioan, sexu-orientazioan edo osasunean oinarritzen direnekin.
Gure sistema automatikoek zure edukiak (emailak barne) aztertzen dituzte, zuretzat egokituak dauden produktu ezaugarriak eskaintzeko, esaterako, bilaketa emaitza pertsonalizatuak, zure neurrirako publizitatea eta spam eta malware detekzioa.
Zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin —informazio pertsonala barne— erlazionatuko dugu, adibidez, ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko. Kontuaren ezarpenen arabera, baliteke beste gune eta aplikazio batzuetan egiten dituzun jarduerak zure informazio pertsonalarekin erlazionatzea, Google zerbitzuak eta Google-k erakutsitako iragarkiak hobetzeko.
Berrespena eskatuko dizugu, informazioa Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatutako helburuetarako ez beste batzuetarako erabili aurretik.
Google-k mundu osoko hainbat herrialdetan ditugun zerbitzarietako informazio pertsonala prozesatzen du. Zure informazio pertsonala bizi zaren herrialde batetik kanpo dagoen zerbitzari batean prozesa dezakegu.
Gardentasuna eta aukera
Jendeak pribatutasunari buruzko kezka desberdinak ditu. Gure helburua zer informazio biltzen dugun garbi azaltzea da, hura nola erabili aukera dezazun. Besteren artean, hauetarako aukera duzu:
- Berrikusi eta eguneratu Google jarduerak kontrolatzeko aukerak, kontuan izan zer motatako datuak (adibidez, YouTube-n ikusi dituzun bideoak edo aurretik egindako bilaketak ) gorde nahi dituzun Google zerbitzuak erabiltzean. Kontrolatzeko aukera hauek ere erabil ditzakezu saiorik hasi gabe gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, egindako jarduerak cookie-en edo antzeko teknologien bidez erregistratu behar diren edo ez kudeatzeko.
- Berrikusi eta kontrolatu Google kontuarekin erlazionatutako datu mota jakin batzuk Google panela erabilita.
- Ikusi eta editatu Google-n eta sarean orokorrean erakusten zaizkizun Google iragarkiei buruzko hobespenak, besteak beste, interesatzen zaizkizun kategoriei buruzkoak, "Iragarkien ezarpenak" atalera joanda. Google-ren publizitate-zerbitzu batzuk erabiltzeari utzi nahi diozula adierazteko ere balio du orri horrek.
- Doitu gainerakoek ikusten dutenean Google kontuarekin lotutako profilak izango duen itxura.
- Kontrolatu informazioa norekin partekatzen duzun Google kontuaren bidez.
- Lortu informazioa Google kontuari ematen diozun erabilerari buruz gure hainbat zerbitzutatik.
- Aukeratu zure profileko izena eta profileko argazkia iragarkietan agertzen diren partekatutako abalak agertzen diren.
Gainera, arakatzailea konfigura dezakezu cookie guztiak blokea ditzan, gure zerbitzuekin erlazionatutako cookieak barne, eta cookieak noiz ezartzen ditugun jakinaraz diezazun. Dena dela, garrantzitsua da gogoratzea gure zerbitzuetako askok ez dutela behar bezala funtzionatuko cookieak desgaituta badituzu. Adibidez, ez ditugu zure hizkuntza-hobespenak gogoratuko.
Partekatzen duzun informazioa
Gure zerbitzuetako askok besteekin informazioa partekatzeko aukera eskaintzen dizute. Gogoan izan informazioa publikoki partekatzen duzunean, informazio hori bilatzaileek (Google-k barne) indexa dezaketela. Gure zerbitzuek edukia partekatzeko eta kentzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizute.
Zure informazio pertsonala atzitzea eta eguneratzea
Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure informazio pertsonalerako sarbidea ematea dugu helburu. Informazioa okerra bada, datuak berehala eguneratzeko edo kentzeko aukera ematen dizugu, informazio hori enpresa- edo lege-helburuetarako gorde behar ez badugu behinik behin.
Gure zerbitzuak informazioa istripuz edo asmo txarrez ez deuseztatzeko moduan mantentzen ditugu. Horregatik, gure zerbitzuetako informazioa ezabatu ondoren, baliteke zerbitzari aktiboetan gera izan daitezkeen kopiak berehala ez ezabatzea eta babeskopia-sistemetako informazioa ez kentzea.
Partekatzen dugun informazioa
Ez dugu informazioa partekatzen Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin, egoera hauetakoren bat aplikatu ezean:
-
Zure onarpenarekin
Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, zuk horretarako baimena eman badiguzu. Edozein informazio pertsonal sentikor partekatzeko, zure baimenaren berrespena eskatzen dugu.
-
Domeinu-administratzaileekin
Zure Google kontua domeinu-administratzaile batek kudeatzen badu zure izenean (adibidez, G Suite zerbitzuaren erabiltzaileen kasuan), domeinu-administratzaileek eta erabiltzaileentzako laguntza-zerbitzua eskaintzen dizun erakundeak zure Google kontuko informaziorako sarbidea izango dute (zure helbide elektronikorakoa eta bestelako datuetarakoa barne). Zure domeinu-administratzailea hauetarako gai izan daiteke:
- Zure kontuari buruzko estatistikak ikusteko, hala nola, instalatzen dituzun aplikazioei buruzkoak.
- Kontuaren pasahitza aldatzeko.
- Zure konturako sarbidea eteteko edo amaitzeko.
- Kontuan gordetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko.
- Kontuko informazioa jasotzeko, lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
- Informazioa edo pribatutasun-ezarpenak ezabatzeko edo editatzeko gaitasuna murrizteko.
Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri domeinu-administratzaileen pribatutasun-gidalerroak.
-
Kanpoan prozesatzeko
Gure bazkideei edo bestelako enpresa edo pertsona fidagarriei informazio pertsonala ematen diegu, gure izenean prozesa dezaten, gure argibideei jarraiki eta gure Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta.
-
Legezko arrazoiengatik
Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, informazioa atzitzea, erabiltzea, gordetzea edo ezagutzera ematea helburu hauetarako beharrezkoa denaren uste osoa badugu:
- lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
- Zerbitzu-baldintza aplikagarriak betearazteko, urratze posibleak aztertzeko barne.
- Iruzurrak, segurtasun-arazoak eta arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko edo bestela bideratzeko.
- Google-ren, gure erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak, jabetzak edo segurtasuna kaltetzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.
Baliteke pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazioa publikoki eta gure bazkideekin partekatzea, hala nola, argitaratzaileekin, iragarleekin eta konektatutako guneekin. Adibidez, gure zerbitzuen joera orokorrak erakusteko erakuts dezakegu informazioa publikoki.
Google-k bateratze-, erosketa- edo akzio-salmenta prozesu batean parte hartzen badu, informazio pertsonalaren isilpekotasuna mantentzen jarraituko dugu eta prozesuaren eragina jasaten duten erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsaraziko diegu informazio pertsonala transferitu edo beste pribatutasun-gidalerro batzuen menpe ezarri aurretik.
Informazioaren segurtasuna
Gogor egiten dugu lan Google eta gure erabiltzaileak babesteko, informazioaren baimenik gabeko sarbideen, aldaketen, ezagutzera emateen edo deuseztatzeen aurka. Neurri zehatzak:
- Gure zerbitzuetako asko SSL bidez enkriptatzen ditugu.
- Google kontua atzitzeko bi urratseko egiaztapena eta Google Chrome-ko arakatze seguruaren eginbidea eskaintzen dizkizugu.
- Gure informazioa biltzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko jardunbideak berrikusten ditugu, segurtasun-neurri fisikoak barne, sistemak baimenik gabe atzitzea eragozteko.
- Informazio pertsonala gure izenean prozesatu behar duten Google langileei, azpikontratatuei eta agenteei mugatzen diegu informazio pertsonalerako sarbidea, eta guztiek ere kontratuz xedatutako isilpekotasun-betebeharrak dituzte. Betebehar horiek urratuz gero, zigorrak jasango dituzte eta kontratua amaitu egingo da.
Pribatutasun-gidalerroak noiz aplikatu
Google LLC enpresak eta haren bazkideek (YouTube barne) eskainitako zerbitzuei, Google-ek Android tresnetan ematen dituen zerbitzuei, nahiz beste guneetan eskainitakoei (adibidez, gure publizitate-zerbitzuak) aplikatzen zaizkie gure Pribatutasun-gidalerroak. Salbuespen gisa, ez zaizkie aplikatzen Pribatutasun-gidalerro hauek barnean hartzen ez dituzten zerbitzuei, bestelako pribatutasun-gidalerroak baitituzte.
Gure Pribatutasun-gidalerroak ez zaizkie aplikatzen beste enpresa eta banakoek eskainitako zerbitzuei, hala nola, gure bilaketa-emaitzetan bistaratzen diren produktu eta guneei, Google zerbitzuak izan ditzaketen guneei, edo zure zerbitzuetara estekatutako guneei. Gure Pribatutasun-gidalerroek ez dituzte estaltzen gure zerbitzuak iragartzen dituzten eta iragarki interesgarriak eskaintzeko cookieak eta pixel-etiketak erabiltzen dituzten beste enpresen eta erakundeen informazio-jardunbideak.
Agintari arautzaileen esana betetzea eta haiekin elkarlanean aritzea
Erregularki egiaztatzen dugu gure Pribatutasun-gidalerroak gordetzen direla. Beste hainbat lege-esparru propio ere gordetzen ditugu; haien artean, EU-US Privacy Shield Framework eta Swiss-US Privacy Shield Framework. Idatzizko kexa formalak jasotzen ditugunean, kexa egiten duen pertsonarekin harremanetan jartzen gara arazoaren segimendua egiteko. Kasuan kasuko autoritate legegileekin egiten dugu lan, datuen babesaz arduratzen diren autoritate lokalekin barne, zuzenean gure erabiltzaileekin ebatzi ezin ditugun datu pertsonalen transferentziei buruzko kexak ebazteko.
Aldaketak
Gure Pribatutasun-gidalerroak noizbehinka alda ditzakegu. Ez dizkizugu Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatzen zaizkizun eskubideak murriztuko zure berariazko baimenik gabe. Orri honetako pribatutasun-gidalerroetan egiten diren aldaketa guztien berri emango dizugu eta, aldaketek nolabaiteko garrantzia izanez gero, jakinarazpen aipagarriago bat iritsaraziko dizugu (besteak beste, zerbitzu jakin batzuetan, pribatutasun-gidalerroetan egindako aldaketen berri ematen duten mezu elektronikoak bidaliko ditugu). Era berean, Pribatutasun-gidalerro hauen aurreko bertsioak artxiboan mantenduko ditugu, edonoiz begiratu ahal izan ditzazun.
Produktuen berariazko jardunbideak
Jakinarazpen hauek erabili ditzakezun Google produktu eta zerbitzu jakin batzuei dagozkien pribatutasun-jardunbide espezifikoak azaltzen dituzte:
- Chrome eta Chrome sistema eragilea
- Play Books
- Payments
- Fiber
- Project Fi
- G Suite for Education
- Umeentzako YouTube
- Family Link bidez kudeatutako Google kontuak
Gure zerbitzu ezagunenei buruzko informazio gehiago lortu ahal izateko, Google Produktuen Pribatutasun-gidara joan zaitezke.
Pribatutasunarekin eta segurtasunarekin erlazionatutako beste material erabilgarri batzuk
Pribatutasunari eta segurtasunari buruzko material erabilgarri gehiago Google-ren gidalerroen eta printzipioen orrietan aurki daiteke, besteak beste:
- Gure teknologia eta printzipioei buruzko informazioa, besteak beste, ondorengoei buruzko informazio gehiago dakarrena:
- Google-k cookieak nola erabiltzen dituen.
- Publizitaterako zer teknologia erabiltzen ditugun.
- Ereduak (adibidez, aurpegiak) nola antzematen ditugun.
- Gure publizitate-produktuak, estatistika-tresnak eta produktu sozialak erabiltzen dituzten webguneak bisitatzen dituzunean Google-rekin zer datu partekatzen diren azaltzen duen orria.
- Pribatutasun-egiaztapen tresnari esker, erraz berrikus ditzakezu zure funtsezko pribatutasun-ezarpenak.
- Google-ren segurtasun-zentroa, sarean seguru eta babestuta egoteari buruzko informazioa eskaintzen duena.