Gure Pribatutasun-gidalerroen artxibatutako bertsioko edukia da hau. Hemen ikus dezakezu Pribatutasun-gidalerroen uneko bertsioa.

"benetan erabilgarri gertatuko zaizkizun iragarkiak"

Adibideak

  • Adibidez, lorezaintzari buruzko webguneak eta blogak maiz bisitatzen badituzu, litekeena da lorezaintzarekin zerikusia duten iragarkiak ikustea sarea arakatzean. Eta YouTube-n gozogintzari buruzko bideoak ikusten badituzu, litekeena da gozogintzarekin erlazionatutako iragarki gehiago ikustea. Lortu informazio gehiago.
  • Uneko IP helbidea erabiltzen dugu gutxi gorabeherako kokapena zehazteko. Horrela, "pizza" bilatzen baduzu, pizza etxera eramateko hurbileko jatetxeen iragarkiak eskainiko dizkizugu, eta "zinema" bilatzen baduzu, berriz, gertuen dagoen zinemaren ordutegia erakutsiko dizugu. Lortu informazio gehiago.
  • Gure sistemak automatikoki egin ditzake bilaketak gure zerbitzuetako edukian (adibidez, Gmail-eko mezuak), iragarki egokiagoak eskaini ahal izateko. Beraz, azkenaldian argazkilaritzari edo kamerei buruzko mezu asko jaso badituzu, adibidez, litekeena da tokiko kamera-denda bateko eskaintza baten berri jaso nahi izatea. Bestalde, mezu horiek spama direla jakinarazi baduzu, seguruenik ez duzu eskaintza ikusi nahi izango. Mota honetako tratamendu automatizatuaren bidez, spam-iragazketa edo zuzenketa ortografikoa bezalako eginbideak posta elektronikoko zenbat zerbitzuk eskaintzen duten detektatzen da. Gmail-eko bideratutako iragarkiak guztiz automatizatuta daude eta inork ez du zure posta elektronikoa edo Google kontuko informazioa irakurtzen iragarkiak edo erlazionatutako informazioa erakusteko. Lortu Gmail-eko iragarkiei buruzko informazio gehiago hemen.
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia