Jendeak sarean duen pribatutasuna hobetze aldera, publizitate digitala entregatzeko eta neurtzeko modu berriak probatzen ari dira Google-ren publizitate-zerbitzuak, Chrome-ko eta Android-eko Privacy Sandbox ekimenaren bidez. Baliteke Google-ren publizitate-zerbitzuek Chrome-n edo Android-en Privacy Sandbox-i dagozkion ezarpenak gaituta dauzkaten erabiltzaileei iragarki egokiak erakustea. Arakatzailean edo gailu mugikorretan gordeta dauden datuetan (Topics edo Protected Audience APIkoak) egongo dira oinarrituta iragarkiok. Halaber, baliteke Google-ren publizitate-zerbitzuek iragarkien errendimendua neurtzea, arakatzailean edo gailu mugikorretan gordetako datuak (Attribution Reporting APIkoak) erabilita. Lortu Privacy Sandbox-i buruzko informazio gehiago.
Google-k haren zerbitzuak erabiltzen dituzten webgune eta aplikazioetako informazioa erabiltzeko duen era
Webgune eta aplikazio askok Google zerbitzuak erabiltzen dituzte edukia hobetu eta doan eskaini ahal izateko. Gure zerbitzuak integratzen dituztenean, informazioa partekatu egiten dute Google-rekin.
Esate baterako, AdSense eta antzeko publizitate-zerbitzuak, Google Analytics eta antzeko estatistika-tresnak edo YouTube-ko bideoak darabiltzan webgune bat bisitatzen baduzu, web-arakatzaileak datu jakin batzuk bidaliko dizkio automatikoki Google-ri. Besteak beste, ikusten ari zaren orriaren URLa eta zure IP helbidea daude datuon artean. Horrez gain, cookieak ezar ditzakegu arakatzailean, edo lehendik daudenak irakurri. Google-ren publizitate-zerbitzuak erabiltzen dituzten aplikazioek ere partekatzen dute informazioa Google-rekin; esaterako, aplikazioaren izena eta publizitaterako identifikatzaile esklusiboa.
Zerbitzuak eskaintzeko, mantentzeko eta hobetzeko, zerbitzu berriak garatzeko, publizitatearen eraginkortasuna neurtzeko, iruzurren eta erabilera okerren aurkako babesa emateko eta Google-n nahiz gure bazkideen webgune eta aplikazioetan ikusten dituzun eduki eta iragarkiak pertsonalizatzeko erabiltzen du Google-k webguneek eta aplikazioek emandako informazioa. Helburu horietako bakoitza lortzeko informazioa nola prozesatzen dugun jakiteko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak. Google iragarkiei buruzko informazio gehiago lortzeko, eta zure informazioa publizitatean nola erabiltzen den eta Google-k informazio hori zenbat denboraz gordetzen duen jakiteko, joan Publizitatea orrira.
Pribatutasun-gidalerroek Google-k zure informazioa prozesatzeko oinarri hartzen dituen euskarri juridikoak azaltzen dituzte. Adibidez, baliteke zure informazioa partekatzea horretarako baimena eman baduzu, edo zerbitzuak eskaintzea, mantentzea, hobetzea eta antzeko legezko interesak aurrera eramatea, erabiltzaileen beharrak asetze aldera.
Zenbaitetan, webgune eta aplikazioek gurekin partekatu duten informazioa prozesatzean, webgune eta aplikaziook baimena eskatuko dizute Google-ri zure informazioa prozesatzeko baimena eman baino lehen. Esaterako, baliteke iragarki-banda bat webgune batean agertzea eta Google-k webgune horrek biltzen duen informazioa prozesatzeko baimena eskatzea. Kasu horretan, webgune edo aplikazioari eman diozun baimenean deskribatutako helburuak errespetatuko ditugu, Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan deskribatutako euskarri juridikoak gorde ordez. Baimena aldatu edo kendu nahi baduzu, joan baimena eman diozun webgune edo aplikaziora.
Iragarkien pertsonalizazioa
Iragarkien pertsonalizazioa aktibatuta badago, iragarkiak zuretzat baliagarriagoak izan daitezen erabiliko du Google-k zure informazioa. Demagun mendiko bizikletak saltzen dituen webgune batek Google-ren publizitate-zerbitzuak erabiltzen dituela. Webgune hori bisitatu ondoren, baliteke mendiko bizikletei buruzko iragarkiak ikustea Google-k eskainitako iragarkiak dituen beste webgune batean.
Iragarkien pertsonalizazioa desaktibatuta badago, Google-k ez du bilduko edo erabiliko zure informazioa iragarkien profil bat sortzeko edo erakusten dizkizun iragarkiak pertsonalizatzeko. Iragarkiak ikusten jarraituko duzu, baina agian ez dira izango hain baliagarriak. Beste gauza batzuetan oinarrituko dira iragarkiak; esaterako, darabilzun webgunearen edo aplikazioaren gaian, erabili dituzun bilaketa-hitzetan edo kokapen orokorrean, baina ez zure interesetan, bilaketa-historian edo arakatze-historian. Goian aipatutako beste helburuetarako erabili ahalko da zure informazioa; adibidez, publizitatearen eraginkortasuna neurtzeko, eta iruzurren eta erabilera txarren aurka babesteko.
Google zerbitzuak darabiltzan webgune edo aplikazio bat erabiltzen duzunean, iragarki-hornitzaileen (Google barne) iragarki pertsonalizatuak ikusi nahi dituzun eskatuko zaizu, agian. Aukeratzen duzuna dena dela ere, iragarkien pertsonalizazioa desaktibatuta baduzu edo zure kontua ez bada egokia iragarki pertsonalizatuak jasotzeko, Google-k ez ditu pertsonalizatuko ikusten dituzun iragarkiak.
Iragarkiak erakusteko erabiltzen dugun informazioa ikusi eta kontrola dezakezu. Horretarako, joan Iragarkien ezarpenak atalera.
Webgune eta aplikazio horien bidez Google-k biltzen duen informazioa kontrolatzeko argibideak
Hona hemen aholku batzuk, Google zerbitzuak erabiltzen dituzten webguneak eta aplikazioak atzitzean edo erabiltzean zure gailuak partekatzen duen informazioa kontrolatzeari buruzkoak:
- Iragarkien ezarpenak atalean kontrolatu egin ditzakezu Google zerbitzuetan (hala nola Google Bilaketa edo YouTube zerbitzuetan) ikusten dituzun iragarkiak, baita Google-ren publizitate-zerbitzuak darabiltzaten baina Google-renak ez diren webguneetan eta aplikazioetan ikusten dituzunak ere. Gainera, iragarkiak pertsonalizatzeko erari buruzko informazioa lor dezakezu, iragarkien pertsonalizazioa erabiltzeari utz diezaiokezu eta iragarle jakinak blokea ditzakezu bertan.
- Google kontuarekin hasi baduzu saioa, zure kontuaren ezarpenen arabera, Nire jarduerak atalera joan zaitezke Google zerbitzuak erabiltzean sortzen diren datuak berrikusi eta kontrolatzeko, atzitzen dituzun webgune eta aplikazioengandik jasotzen dugun informazioa barne. Dataren eta gaiaren arabera araka ditzakezu zure jarduerak, eta haietako batzuk edo guztiak ezabatu.
- Webgune eta aplikazio askok Google Analytics erabiltzen dute bisitariak haien webguneetan edo aplikazioetan nola parte hartzen duten ulertzeko. Arakatzailean Analytics erabiltzea nahi ez baduzu, arakatzaileetarako Google Analytics gehigarria instala dezakezu. Lortu informazio gehiago Google Analytics zerbitzuari eta pribatutasunari buruz.
- Chrome-ko ezkutuko modua erabilita, sarea araka dezakezu arakatzailearen edo kontuaren historian web-orriak eta fitxategiak erregistratu gabe (saioa hasten baduzu salbu). Cookieak ezabatu egiten dira ezkutuko leiho eta fitxa guztiak itxi ondoren, eta laster-markak eta ezarpenak gorde egiten dira ezabatzen dituzun arte. Lortu informazio gehiago cookieei buruz. Chrome-n ezkutuko modu edo arakatze pribatuko beste modu batzuk erabiltzeak ez du esan nahi Google-ren zerbitzuak erabiltzen dituzten webguneak erabiltzean daturik biltzen ez denik. Gainera, litekeena da Google-k datuak biltzea arakatzaile horiek erabiltzen dituzten webguneak bisitatzean.
- Hirugarrenen cookieak blokeatzeko aukera ematen dute arakatzaile askok, Chrome-k barne. Era berean, lehendik dituzun cookieak ken ditzakezu arakatzailean. Lortu informazio gehiago Chrome-n cookieak kudeatzeari buruz.