Orain, inoiz baino errazagoa da auzoen, gune turistikoen eta tokiko enpresen bideoak egitea. Besterik gabe, aukeratu darabilzun kamera, atera 360°-ko bideoak eta karga itzazu Street View Studio-ra.
Erakutsi zure auzoa, ondare kulturala eta tokiko enpresak mundu osoari.
Lagundu hiriei hondamendietatik berreskuratzeko lanetan, bai eta errepideetako trafikoa kontrolatzen, azpiegituretako kalteak ebaluatzen eta mantentze-lanak optimizatzen ere.
Egin bideen eta toki irisgarrien mapak turistei hirian ibiltzen laguntzeko.
Hiru urrats baino ez dituzu egin behar 360°-ko irudiak mundu osoarentzat ikusgai egon daitezen
Atera kaleen, bideen, erakargarri turistikoen eta enpresen argazkiak Street View-rekin bateragarria den kamera bat erabilita. Zure kalea Google Maps-en ez badago, ikusi datuak kudeatzeko eta haiekin ekarpenak egiteko beste modu batzuk Google Maps-en Eduki-bazkideak programaren orrian.
*Note that Google does not certify any operational or mechanical functions. Any specific technical or logistical issues should be addressed directly with the supplier.
Gidatzean, edo bizikletaz zein oinez ibiltzean, eraman kamera zurekin
Eskuekin bolanteari eusten diozun bitartean, sortu 360°-ko irudiak mugitu ahala. Erabili ibilgailu edo euskarri kaskodun bat zure kalearen mapa egiteko. Barrualdeko irudiak ateratzen ari bazara, muntatu kamera tripode txiki edo monopode batean.
Kargatu fitxategi bat baino gehiago aldi berean eta aurreikusi irudiak haiek kargatzen amaitu aurretik. Ikusi 360°-ko irudien estatistikak eta antolatu etorkizunean argazkiak ateratzeko ibilbideak erraztasun osoz.
Ikusi erakunde publikoak eta turismo-erakundeak nola ari diren Street View erabiltzen haien herrialdea mundu osoan ezagutzera emateko.
Tokiko komunitateak Street View-rekin ahalduntzen
2019an, argazkilari talde bat Zanzibarko mapak egiten hasi zen. Lortu informazio gehiago proiektuak turismoan eta tokiko ekonomian izan zuen eraginari buruz.
Lur orotarako ibilgailuen bidez Polinesia Frantseseko uharteen argazkiak ateratzen
Argazkilari batek sormena askatzen du golf-orgen, ur-motoen eta zaldien bidez, Polinesia Frantsesaren irudiak mapan ikusgai jartzeko eta tokiko larrialdi-zerbitzuetako langileei zerbitzuak hobetzen laguntzeko.
Gobernuak talde bat sortu zuen WT360-rekin herrialdearen mapak sortzeko, herritarrei Street View erabiltzen irakasteko eta proiektua lantzen jarrai dezaten ahalduntzeko.
Zimbabweko mapak autoz, bizikletaz eta itsasontziz sortzea
Tawanda Kanhema bere herrialdeko mapak sortzen ari da. Lortu informazio gehiago Victoria ur-jauzien irudiak ateratzeko zituen eta Street View-n are kokapen gehiago jartzeko dituen moduei buruz.
Local Guides-eko kideak Kenyaren edertasuna mundu osoari ezagutarazten ari dira
Local Guides-eko kideek eta argazkilari profesionalek talde bat sortu zuten Kenyako mapak sortzeko eta haren edertasuna mundu osoari ezagutarazteko. Lortu haien bidaiari buruzko informazio gehiago.
Bermudako turismo-agintaritzak eta Miles Partnership-ek talde bat sortu zuten, Interneten Bermudari buruz zegoen informazioa optimizatzeko, tokiko enpresak ezagutarazteko eta turistei beren bidaiak antolatzen laguntzeko.
Tongako eta Pazifikoko beste uharte batzuetako kultura nabarmentzeko asmoz, Grid Pacific-en sortzaileek uhartedi osoko mapak sortzeari eta haiek Street View-n gehitzeari ekin zioten.
Zure kalea Google Maps-en ez badago, ikusi datuak kudeatzeko eta haiekin ekarpenak egiteko beste modu batzuk Google Maps-en Eduki-bazkideak programaren orrian.