Nola aldatu dituen goitik behera Autori-k Finlandiako errepideen mantentze-lanak, Street View-ko irudiak banan-banan gehituta.

Bide-zoruaren kalitate txarra, seinale zaharkituak eta argiztatu gabeko bideak eguneroko arazoak dira mundu osoko gidari eta udalerrientzat. Baina Autori-k, azpiegiturak mantentzeko soluzioak garatzen dituen Finlandiako software-enpresa batek, bideei buruzko datuak biltzeko eta aztertzeko modu bat aurkitu du Google Maps-en Street View erabilita.

40.000 km

argazkitan

8 milioi

irudi argitaratuta

50 milioi

ikustaldi

errepideen datuak biltzeko

20

proiektu

Finlandiako errepideetako mantentze-lanak optimizatzea

Autori 1988an sortu zen. Gaur egun, softwarea zerbitzu gisa (SaaS) eskaintzen die Finlandiako errepideen agintariei, haien kontratistei eta hirugarrenen aholkulariei, errepideen egoera kudeatzeko, ekintzak antolatzeko eta mantentze-lanak koordinatzeko. Herrialde osoko errepideetako baldintzak kontrolatzeko denbora eta diru asko behar direnez, beste enpresek kostuak soilik ikusten zituzten. Autori-k, berriz, aukera paregabe bat ikusi zuen. Bere Street View-ko irudiak eta SaaS soluzioa erabilita, Finlandiako errepideen azpiegituretan mantentze-lanak egiteko datuak jasotzeko eta haiei buruzko erabakiak hartzeko tresna bat sortu du.

Azkarra izateko eta datuak partekatzeko beharra

Lehen, errepideen gaineko ardura zuten agintariak fisikoki joan behar ziren errepide guztietara, toki bakoitzean zer egin behar zen jakiteko. Hau da, milaka kilometro egin behar zituzten, eta etengabe gelditu behar ziren oharrak hartzeko. Ingurumenerako kaltegarria izateaz gain, oso garestia da metodo hori, eta baliabide eta denbora asko eskatzen ditu. Horregatik, ingurumenerako hobea zen soluzio digitalizatu baten beharrak Autori-ren sormena piztu zuen, eta Street View izan zen kaleak ikusteko bururatu zitzaien lehenengo soluzioa.

 

Errepideak behar bezala mantentzeko, hainbat alderdirekin datu kantitate handiak partekatu behar dira maiz. Erabiltzaileen artean informazioa erraz partekatzeko behar diren tresna guztiak ditu Street View-k: telefono adimendun bat daukan edonork erabil dezake, eta ez da beharrezkoa saioa hastea edo softwarerik instalatzea. Street View errepideak mantentzeko lehenago erabili bazen ere, datuak eguneratuta mantentzea zen erronkarik gogorrena. Arazo hori konpontzeko aukera bat ikusi genuen: Street View gure mantentze-softwarearekin integratzea.

-

Ari Immonen, Autori-ko Digitalizazio-aholkularitza saileko burua

 

Google Street View-rekin, Autori-k Finlandiako errepideen mapak sortu ditu

Interneteko eta mundu fisikoko datuak bateratzea errepideen segurtasuna hobetzeko

2017ko hasieran, Autori Finlandiako estatuko errepideen 360°-ko irudiak ateratzen eta argitaratzen hasi zen, enpresaren Google-ko kontua erabilita. Harrezkero, estatuko errepideen 40.000 km-ren argazkiak egin dituzte, eta zortzi milioi irudi kargatu dituzte. Horri esker, sarera eraman dute errepideen mantentze-lanen kudeaketa. Street View beren SaaS soluzioekin integratuta, errepideei buruzko informazioa urrunetik atzitzea erraztu diete errepideen ardura duten agintariei.

Autori-k Street View-n argitaratu dituen irudiei esker, errepideetan seinaleak falta direla, edo markak edo zuloak daudela sala daiteke, baita dagozkien alderdiak bertan etiketatu ere, Autori-ren panelaren bidez bulegotik bertatik azter ditzaten salaketak. Era berean, soluzioa pertsonalizagarria denez, mantentze-lanak toki berean antolatzeko eta haien jarraipena egiteko aukera ematen die kontratistei Autori-k. Mantentze-lanak amaitzean, eremu horretako 360°-ko panoramikak ateratzen eta igotzen dituzte langileek, errepideei buruzko datuak eguneratuta mantentzeko. Horri esker, tokiak fisikoki bisitatzeko beharra gutxitu da, eta, horrekin batera, gastatutako denbora eta dirua, baita isuritako negutegi-efektuaren gasak ere.

Errepideetako segurtasuna goitik behera aldatzea mundu osoan

Street View-ri esker, Autori-k hobetu egin du Finlandiako errepideen agintariek daukaten informazioa partekatzeko modua eta egoeraren ezagutza-maila; gainera, horren ondorioz kostuak gutxitu dira, eta eraginkortasuna handitu. Soluzio horrek mundu osoan ekar ditzakeen onurak ikusita, etorkizunean errepideei buruzko datuak biltzeko eta partekatzeko eredu estandarizatu bat garatzen ari da Autori. Era berean, bertakoei karbono-aztarna gutxitzen lagundu die, oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen 1.000 km-ren argazkiak eginda. Orain, jendeak datu eguneratuak lor ditzake, eta distantzia laburrak modu ekologikoago batean egin. Uda honetan berriro jarriko da martxan enpresa, Finlandian barna beste 15.000 km egiteko. Hori lortzen duenean, estatuko errepideen ia erdiaren argazkiak izango ditu argitaratuta Street View-n.

Autori-ren arrakasta adibide bat besterik ez da; izan ere, enpresak modu askotan erabiltzen ari dira Street View arazo konplexuak konpontzeko. Ez da argazkien bidez mapak osatzeko tresna bat soilik: zure enpresari onura handiak ekar diezazkioke. Prest al zaude zeure Street View-ko arrakasta-istorioa idazteko?

Partekatu zure Street View-ko irudiak