Street View-rekin Zanzibarko komunitate lokalak ahalduntzea
Garapen ekonomikoa lortzeko turismoaren mende dauden tokien kasuan ezinbestekoa da nazioartean ezagutzera ematea. Horixe gertatzen zaio Zanzibarri. Herrialdean eragin ekonomikoa sortzeko asmoz, Zanzibarko Plangintza-batzordeak artxipelagoaren edertasuna harro erakusteari ekin zion, eta hantxe aurkitu zuen Street View, laguntzeko prest. World Travel in 360-ko (WT360) Federico Debetto, Nickolay Omelchenko eta Chris du Plessis argazkilariekin batera, Project Zanzibar abiarazi zuten, eta proiektuan beren kabuz lanean jarraitzeko gogoa piztu zieten komunitate lokalei.
105 hotel
argitaratuta
Hazkundea elkarrekin lortzea
Ez da erraza mapak eskalan sortzea. WT360-ko taldea Zanzibarko Estatu Unibertsitateko hamabi ikasle boluntariorekin elkartu zen Unguja uharte ederraren mapa sortzeko. Federico, Nickolay eta Chrisen trebeziaz lagunduta, 1.700 kilometroren irudiak atera zituzten.
Gure BPGaren % 30 da turismoa. Hari esker, gure gazteak treba ditzakegu, baita dagoeneko turismoaren sektorean dabiltzan langileak ere. Turismoa hotelekin soilik erlazionatuta zegoela uste zuen jendeak. Baina turismoa hori baino gehiago da. Historia eta airelineak ere sartzen dira hor, baita marketina ere. Sektorean zanzibartar gehiagok parte hartzeak onura handiak ekarriko dizkie bai gobernuari, bai herrialdearen ekonomiari.
-
Simai Mohammed Said, Zanzibarko Turismoko eta Ondasun Historikoko Ministroa.
Zanzibar garatu ahala, Federicoren taldeak erregularki freskatzen ditu bertako kaleetako 360°-ko irudiak, azpiegituren garapena ahalbidetzeko eta herrialdera bisitari berriak erakartzeko.
360°-ko irudiekin enpresak mundu osoan sustatzea
Aurten, iparraldean dagoen Pemba uhartea esploratzen hasi zen Federico. Federicok eta Ibrahim Khalidek (ikasle boluntario ohia) nahikoa izan zituzten sei egun 500 kilometroren irudiak eta airetiko 40 panorama sortzeko. Jarraian, Google Maps-era kargatu zituzten Street View Studio erabilita.
Erakargarri turistikoen, ondasun historikoko guneen, hotelen eta enpresen irudi zehatzak zituztenez, National Global Tour of Zanzibar (Zanzibarko txango nazional orokorra) sortu ahal izan zuten. Bizkor handitzen ari den irudi-plataforma horrek mundu osoan sustatzen ditu uharteak.
Mapak nahiz lana sortzea
Federicok Shamymu Yassin ezagutu zuenean, dron-pilotu izateko asmoa zuen ikasle bat zen Shamymu. Zanzibarren etorkizuna hobetzeko konpromisoari eutsiz, Shamymuk WT360-ko taldeari Street View-ren teknologia irakasteko eskatu zion. Hala, zer kamera erabili behar zuen ikasi zuen, argazkiak nola atera, eta haiek Google Maps-era nola kargatu. Laster menderatu zituen Shamymuk trebetasun horiek guztiak. Gero, argazkilari profesional egin zen, eta ogibide bihurtu zuen Zanzibarko uharteak esploratzea eta haien mapak egitea.
Federico, Shamymu eta Ibrahim Zanzibarren airetiko irudi berriak kargatzeko lanetan ari dira, eta garatutako azken eremuetan, enpresa berrietan eta berriztatutako hoteletan jartzen dute, batez ere, arreta. Eta, Zanzibarko jolas-parkea zabaldu denetik, beren misioa gero eta handiagoa da.
Zanzibarko mapak eskalan sortzea: Street View Studio-rekin datuak modu adimentsuagoan eta bizkorragoan argitaratzea
Irudien eta kameren kalitatea hobetu egin da 2019tik, eta Street View Studio kaleratu zenetik, errazagoa eta bizkorragoa da irudiak argitaratzea. Argazkilariek 360°-ko bideo bat baino gehiago karga ditzakete aldi berean, aurrerapenen jarraipena egin, kargatutako materiala tokiaren edo jatorrizko fitxategi-izenaren arabera bilatu, eta etorkizuneko bildumak antolatu mapen geruza interaktiboak erabilita.
Street View Studio erabilita argitaratu genuen Pemba uharte osoa. Tresnari egindako hobekuntza nagusiek antolakuntzarekin dute zerikusia; adibidez, pausatutako edo etendako kargei berrekiteko gaitasuna eta hainbat bideo batera kargatzeko aukera; horrela, ez duzu gauean esnatu beharko fitxategi gehiago kargatzeko. Askoz ere hobeto lo egin dezakegu orain!
-
Federico Debetto, argazkilari profesionala
Etorkizuna eratzea
Ikasle lokalei mapak sortzen irakasteko eta mapak sortzeko aukera emateko sortu zen Project Zanzibar eta, harrezkero, mundu osoan izan du eragina. Hiru urte hauetan, proiektuak tokiko enpresak nabarmendu ditu, eta Shamymu eta Ibrahim bezalako boluntario ohientzako lan-aukerak sortu.
Arakatu gehiago