Zergatik saltzen ditugun iragarkiak
eta ez bilaketa-emaitzak
Guztia salgai dagoela dirudien mundu honetan, zergatik ezin dute bilaketa-emaitzetako posizio hobea erosi iragarleek?
Erantzuna oso sinplea da: Google darabilzunean, aurkitzen duzunarekin fidatzea nahi dugulako. Gure erabiltzaileei erantzun eta emaitza esanguratsuenak eskaintzeko helburua izan dugu hasiera-hasieratik.
Google-ren bilaketa-emaitzak eskaintzerakoan, web-orrietara nork estekatzen duen hartzen da kontuan, eta baita orri horretako edukiak zure bilaketarekiko duen egokitasuna ere. Interneteko komunitateak garrantzitsutzat jotzen duena islatzen da gure emaitzetan, ez guk edo gure bazkideek ikusi beharko zenukeela uste duguna.
Horrez gain, iragarki egokituak bilaketa-emaitzak bezain baliagarriak izan daitezkeela uste badugu ere, ez dugu jendea nahasi nahi, bakoitza zein den bereizi gabe.
Google-ko iragarki bakoitza argi eta garbi dago markatuta eta bilaketa-emaitzetatik bereizita. Iragarleek gehiago ordain dezakete euren iragarkiak publizitate-eremuko goiko posizioetan bistaratzeko, baina inork ezin du ordaindu bilaketa-emaitzetan postu hobea izateko. Gainera, idatzitako bilaketa-hitzekin bat badatoz soilik bistaratzen dira iragarkiak. Ondorioz, baliagarriak diren iragarkiak baino ez dituzu ikusten.
Sareko zenbait zerbitzuri ez zaie garrantzitsua iruditzen bilaketa-emaitzak eta iragarkiak bereiztea.
Guri, ordea, bai.