Adimen artifizial generatiboa erabiltzea debekatzen duten gidalerroak
Azken aldatze-data: 2023(e)ko martxoaren 14(a)
Adimen artifizial generatiboaren ereduek gai berriak arakatzen, sormena inspiratzen eta gauza berriak ikasten lagun diezazukete. Hala ere, eredu horiek legez eta arduraz erabiltzea espero dugu zugandik. Horregatik, ez erabili gidalerro hauei erreferentzia egiten dieten Google-ren zerbitzuak helburu hauetarako:
- Jarduera arriskutsuak, legez kanpokoak edo asmo txarrekoak egin edo sustatzeko, hauek barne:
- Legez kanpoko jarduerak edo legearen urraketak erraztu edo sustatzea; besteak beste:
- haurren kontrako sexu-abusuekin edo esplotazioarekin lotutako edukia sustatzea edo sortzea
- legez kanpoko substantziak, produktuak edo zerbitzuak sustatzea, edo haiek sintetizatzeko edo eskuratzeko argibideak ematea
- erabiltzaileei edozein delitu egiteko bide ematea, edo horretara bultzatzea
- indarkeriazko estremismoa edo eduki terrorista sustatzea edo sortzea
- Zerbitzuei erabilera okerra ematea, edo zerbitzuak kaltetu, oztopatu edo etetea (edo beste erabiltzaile batzuek horrela jokatzea ahalbidetzea); besteak beste:
- spama sortzea edo banatzea, edo horretarako bide ematea
- jarduera engainagarri edo iruzurrezkoetarako, azpikerietarako, phishingerako edo malwarerako edukia sortzea
- Segurtasun-iragazkiak deuseztatzen edo saihesten saiatzea, edo eredua gidalerroak urratzen dituen moduren batean jokatzera bultzatzea.
- Pertsonei edo taldeei kalte egin diezaiekeen edukia sortzea; besteak beste:
- gorrotoa sustatzen duen edukia sortzea
- beste pertsona batzuk beldurtzeko edo iraintzeko, edo haien aurkako gehiegikeriak sustatzeko, jazarpen- edo bullying-metodoei bide ematea
- indarkeria sustatzeko helburua duen edukia sortzea
- nork bere buruari min ematea sustatzen duen edukia sortzea
- jendea pertsonalki identifikatzeko balio duen informazioa sortzea, hura banatzeko edo beste kalteren bat eragiteko
- baimenik gabe pertsonen jarraipena egitea edo haiek kontrolatzea
- pertsonengan eragin bidegabea edo kaltegarria izan dezakeen edukia sortzea, bereziki kontuzko edo babestutako ezaugarriei eragiten diena
- Legez kanpoko jarduerak edo legearen urraketak erraztu edo sustatzea; besteak beste:
- Okerreko informazioa edo informazio engainagarria zabaltzeko helburua duen edukia sortu eta banatzeko.
- sortutako edukiaren jatorriari buruzko informazio engainagarria ematea, pertsonek sortu dutela esanda, edo sortutako edukia jatorrizko sorkuntza gisa aurkeztea, engainatzeko asmoarekin
- ezagutarazte-ohar espliziturik eman gabe bizirik edo hilda dagoen pertsona baten identitatea ordezten duen edukia sortzea, engainatzeko asmoarekin
- ezagutzei edo gaitasunei buruzko adierazpen engainagarriak, bereziki kontuzko arloetan (adibidez, osasuna, finantzak, gobernuaren zerbitzuak edo aholkularitza juridikoa)
- erabaki automatizatuak hartzea eskubide material edo indibidualei edo ongizateari eragiten dieten arloetan (adibidez, finantzak, aholkularitza juridikoa, enplegua, osasuna, etxebizitza, aseguruak eta gizarte-ongizatea)
- Sexualki esplizitua den edukia sortzeko; besteak beste, helburu pornografikoekin edo gozamen sexualerako (adibidez, chatbot sexualak). Kontuan izan ez dela sartzen zientzia-, hezkuntza-, dokumentu- edo arte-helburuekin sortutako edukirik.