Pribatutasun-gidalerroak
Azken aldaketa: 2015 ekaina 30 (ikusi artxibatutako bertsioak)
Gure zerbitzuak modu askotan erabil ditzakezu, besteak beste, informazioa bilatzeko eta partekatzeko, jendearekin komunikatzeko eta eduki berria sortzeko. Gurekin informazioa partekatzen duzunean, adibidez, Google kontu bat sortzen duzunean, zerbitzu horiek hobetu egin ditzakegu, kasurako, gehien interesatzen zaizkizun bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakuts diezazkizukegu, jendearekin harremanetan jartzen lagun zaitzakegu eta gauzak besteekin bizkorrago eta errazago partekatzeko aukera eskain diezazukegu. Gure zerbitzuak erabiltzean zure informazioa nola erabiltzen dugun eta zure pribatutasuna nola babes dezakezun garbi jakitea nahi dugu.
Gure Pribatutasun-gidalerroen azalpena:
- Zer informazio biltzen dugun eta zergatik biltzen dugun.
- Informazio hori nola erabiltzen dugun.
- Zer aukera eskaintzen ditugun, informazio hori nola atzitu eta eguneratu barne.
Ahal bezain sinpleak izan daitezen saiatu gara, baina, cookie, IP helbide, pixel-etiketa eta arakatzaile moduko terminoak ezagutzen ez badituzu, lehendabizi gako-hitz horiei buruzko informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu. Google zure pribatutasunaz arduratzen da, hortaz, nahiz Google aspalditik erabili nahiz erabiltzaile berria izan, hartu gure gidalerroak ezagutzeko tartea eta, zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Biltzen dugun informazioa
Erabiltzaile guztiei zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, informazioa biltzen dugu; hitz egiten duzun hizkuntza bezalako oinarrizko informaziotik hasi eta informazio konplexuagora, hala nola zer iragarki interesatzen zaiskizun edo linean gehien interesatzen zaizun jendea nor de, edo gustuko izan ditzakezun Youtube bideoak zein diren jakitera arte,
Honela biltzen dugu informazioa:
-
Ematen diguzun informazioa. Esaterako, gure zerbitzuetako asko erabili ahal izateko Google kontu bat erregistratzeko eskatzen dizugu. Kontua erregistratzean, informazio pertsonala eskatzen dugu zure kontuarekin batera gordetzeko; adibidez, izena, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia edo kreditu-txartela. Eskaintzen ditugun partekatze-aukerei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, publikoki ikusgai egongo den Google profila sortzeko ere eska diezazukegu. Bertan, zure izena eta argazkia erakutsiko dira.
-
Gure zerbitzuei ematen diezun erabileraren bitartez eskuratzen dugun informazioa. Erabiltzen dituzun zerbitzuei eta horiek erabiltzeko moduari buruzko informazioa biltzen dugu; esaterako, YouTube-n bideoak ikusten dituzunean, gure publizitate-zerbitzuak erabiltzen dituzten webguneetara joaten zarenean, edo gure edukia eta iragarkiak ikusten eta horien inguruko ekintzak egiten dituzunean. Informazio horretan sartzen dena:
-
Gailuaren informazio espezifikoa biltzen dugu (adibidez, hardware-modeloa, sistema eragilearen bertsioa, gailuen identifikatzaile esklusiboaeta mugikorraren sarearen informazioa, telefono-zenbakia barne). Google-k gailuaren identifikatzaileakedo telefono-zenbakiazure Google kontuarekin erlaziona ditzake.
-
Egunkarietako informazioa
Gure zerbitzuak erabiltzean edo Googlek eskainitako edukia ikustean, automatikoki biltzen eta gordetzen dugu informazioa gure zebitzariko egunkarietan. Bertan agertzen dira:
- Zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko xehetasunak, kasurako, bilaketa-kontsultak.
- Telefono-egunkarietako informazioa, adibidez, telefono-zenbakia, deitzailearen zenbakia, desbideratze-zenbakiak, deien ordua eta data, deien iraupena, SMS bideratzeen informazioa eta dei motak.
- Interneteko protokoloaren helbidea.
- Gailuko gertaeren informazioa, hala nola, matxurak, sistemaren jarduerak, hardwarearen ezarpenak, arakatzaile mota, arakatzailearen hizkuntza, eskaeraren ordua eta data eta erreferentzia URLa.
- Arakatzailea edo Google kontua esklusiboki identifika dezaketen cookieak.
-
Kokapen-informazioa
Google zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure kokapenari buruzko informazioa biltzen eta prozesatzen dugu. Hainbat teknologia erabiltzen ditugu kokapena zehazteko, IP helbideak, GPS eta bestelako sentsoreak barne, besteak beste. Teknologia horiek inguruko gailuei, Wi-Fi sarbide-puntuei eta telefonia mugikorreko dorreei buruzko informazioa eman diezaiokete Google-ri.
-
Aplikazioen zenbaki esklusiboak
Zerbitzu batzuen aplikazioek zenbaki esklusiboak darabiltzate. Instalazioari buruzko zenbaki eta informazio hauek (adibidez, sistema eragile mota eta aplikazioaren bertsio-zenbakia) Google-ra bidal daitezke zerbitzuak instalatzean eta desinstalatzean edo zerbitzuak aldian-aldian zerbitzarietara konektatzen direnean, esaterako, automatikoki eguneratzeko.
-
Tokiko biltegia
Informazioa (informazio pertsonala barne) zure gailuan lokalki bil eta gorde dezakegu, arakatzaileen web-biltegiratzea (HTML 5 barne) eta aplikazioen datu-cacheak bezalako mekanismoak erabiliz.
-
Cookieak eta antzeko teknologiak
Gure bazkideek eta guk askotariko teknologiak erabiltzen ditugu informazioa biltzeko eta gordetzeko Google zerbitzuetara joaten zarenean. Hala, cookieak edo antzeko teknologiak erabil ditzakegu, besteak beste, arakatzailea edo gailua identifikatzeko. Gure bazkideei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak (adibidez, publizitate-zerbitzuak eta beste guneetan ager daitezkeen Google eginbideak) erabiltzen dituzunean ere erabiltzen ditugu teknologia horiek. Gure Google Analytics produktuarekin, enpresek eta webguneen jabeek euren gune eta aplikazioetako trafikoa azter dezakete. Produktu hori gure publizitate-zerbitzuekin batera erabiltzen bada, esaterako, DoubleClick cookiea darabiltenekin, Google Analytics zerbitzuak bildutako informazioa hainbat gunetara egindako bisitekin erlazionatzen dute Google teknologia erabilita Google Analytics zerbitzuko bezeroak nahiz Google-k.
-
Google-n saioa hasita duzunean biltzen dugun informazioa Google kontuarekin lotuta egon daiteke. Informazioa Google kontuarekin lotuta dagoenean, informazio pertsonaltzat jotzen dugu. Google kontuari lotutako datuak atzitzeari, kudeatzeari edo ezabatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan gidalerro hauen Gardentasuna eta aukera atalera.
Biltzen dugun informazioa nola erabiltzen dugun
Gure zerbitzu guztietan biltzen dugun informazioa haiek eskaintzeko, mantentzeko, babesteko eta hobetzeko, zerbitzu berriak garatzeko eta Google eta bere erabiltzaileak babesteko erabiltzen dugu. Halaber, erabiltzaileen beharretara doitutako edukia eskaintzeko erabiltzen dugu informazio hori, adibidez, erabiltzaile bakoitzari gehien interesatzen zaizkion bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakusteko.
Google profilean zehaztu duzun izena erabiliko dugu Google kontua eskatzen duten zerbitzu guztietan. Gainera, iraganean Google kontuarekin erlazionatu diren izenak ordez ditzakegu, zerbitzu guztietan izen berarekin ager zaitezen. Beste erabiltzaileek dagoeneko zure helbide elektronikoa edo identifikatzen zaituen informazioa badute, publikoki ikusgai duzun Google profileko informazioa erakuts diezaiekegu, adibidez, zure izena eta argazkia.
Google kontu bat badaukazu, zure profileko izena eta argazkia, eta Google-n edo zure Google kontura konektatuta dauden beste aplikazioetan egindako ekintzak (adibidez, +1ak, idazten dituzun iritziak edo zure argitalpenetako iruzkinak) erakuts ditzakegu gure zerbitzuetan, bistaratzen ditugun iragarkietan eta eduki komertzialetan barne. Google kontuan zehaztu dituzun partekatze- eta ikusgaitasun-ezarpenen mugak errespetatuko ditugu.
Google-rekin harremanetan jartzen zarenean, komunikazioak erregistratzen ditugu, arazoak errazago konpondu ahal izateko. Zure helbide elektronikoa erabiliko dugu gure zerbitzuen berri emateko, adibidez, egingo diren aldaketak eta hobekuntzak jakinarazteko.
Cookie-ek eta bestelako teknologiek, adibidez, pixel-etiketek, bildutako informazioa erabiltzen dugu zure erabiltzaile-esperientzia eta zerbitzuen kalitate orokorra hobetzeko. Geure zerbitzuetan hori egiteko erabiltzen dugun produktuetako bat Google Analytics da. Adibidez, hizkuntza-hobespenak partekatzen badituzu, gure zerbitzuak zuk hobetsitako hizkuntzan erakutsiko dizkizugu. Iragarki pertsonalizatuak erakusten dizkizugunean, ez ditugu cookieen edo antzeko teknologien identifikatzaileak erlazionatuko kontuzko kategoriekin, besteren artean, arrazan, erlijioan, sexu-orientazioan edo osasunean oinarritzen direnekin.
Gure sistema automatikoek zure edukiak (emailak barne) aztertzen dituzte, zuretzat egokituak dauden produktu ezaugarriak eskaintzeko, esaterako, bilaketa emaitza pertsonalizatuak, zure neurrirako publizitatea eta spam eta malware detekzioa.
Zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin —informazio pertsonala barne— erlazionatuko dugu, adibidez, ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko. Ez dugu DoubleClick cookieen informazioa pertsonalki identifika zaitzakeen informazioarekin erlazionatuko, horretarako berrespenik eman ez badiguzu.
Berrespena eskatuko dizugu, informazioa Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatutako helburuetarako ez beste batzuetarako erabili aurretik.
Google-k mundu osoko hainbat herrialdetan ditugun zerbitzarietako informazio pertsonala prozesatzen du. Zure informazio pertsonala bizi zaren herrialde batetik kanpo dagoen zerbitzari batean prozesa dezakegu.
Gardentasuna eta aukera
Jendeak pribatutasunari buruzko kezka desberdinak ditu. Gure helburua zer informazio biltzen dugun garbi azaltzea da, hura nola erabili aukera dezazun. Besteren artean, hauetarako aukera duzu:
- Zoaz Google kontuaren historiara Google zerbitzuek, hala nola Bilaketa, YouTube eta Kokapen-historia direlakoek, zure informazio pertsonala nola bilduko duten zehazten duten ezarpenak doitzeko.
- Berrikusi eta kontrolatu Google kontuarekin erlazionatutako datu mota jakin batzuk Google panela erabilita.
- Ikusi eta editatu Google-n eta sarean orokorrean erakusten zaizkizun Google iragarkiei buruzko hobespenak, besteak beste, interesatzen zaizkizun kategoriei buruzkoak, "Iragarkien ezarpenak" atalera joanda. Google publizitate-zerbitzu batzuk ez erabiltzea ere aukera dezakezu bertan.
- Doitu gainerakoek ikusten dutenean Google kontuarekin lotutako profilak izango duen itxura.
- Kontrolatu informazioa norekin partekatzen duzun Google kontuaren bidez.
- Lortu informazioa Google kontuari ematen diozun erabilerari buruz gure hainbat zerbitzutatik.
- Aukeratu zure profileko izena eta profileko argazkia iragarkietan agertzen diren partekatutako abalak agertzen diren.
Gainera, arakatzailea konfigura dezakezu cookie guztiak blokea ditzan, gure zerbitzuekin erlazionatutako cookieak barne, eta cookieak noiz ezartzen ditugun jakinaraz diezazun. Dena dela, garrantzitsua da gogoratzea gure zerbitzuetako askok ez dutela behar bezala funtzionatuko cookieak desgaituta badituzu. Adibidez, ez ditugu zure hizkuntza-hobespenak gogoratuko.
Partekatzen duzun informazioa
Gure zerbitzuetako askok besteekin informazioa partekatzeko aukera eskaintzen dizute. Gogoan izan informazioa publikoki partekatzen duzunean, informazio hori bilatzaileek (Google-k barne) indexa dezaketela. Gure zerbitzuek edukia partekatzeko eta kentzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizute.
Zure informazio pertsonala atzitzea eta eguneratzea
Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure informazio pertsonalerako sarbidea ematea dugu helburu. Informazioa okerra bada, datuak berehala eguneratzeko edo kentzeko aukera ematen dizugu, informazio hori enpresa- edo lege-helburuetarako gorde behar ez badugu behinik behin. Informazio pertsonala eguneratzen duzunean, identitatea egiaztatzeko eskatuko dizugu zure izenean jardun aurretik.
Eskaerak baztertu egin ditzakegu, neurriz kanpo errepikatzen badira, lan tekniko handia eskatzen badute (adibidez, sistema berri bat garatzea edo gure jardunbideren bat aldatzea), besteen pribatutasuna arriskuan jartzen badute, edo inola ere praktikoak ez badira (adibidez, gure babeskopia-sisteman gordetako informazioa eskatzen badigute).
Informaziorako sarbidea eman edo informazioa zuzen badezakegu, hala egingo dugu doan, eskatzen denak neurriz kanpoko ahaleginik eskatzen ez badu. Gure zerbitzuak informazioa istripuz edo asmo txarrez ez deuseztatzeko moduan mantentzen ditugu. Horregatik, gure zerbitzuetako informazioa ezabatu ondoren, baliteke zerbitzari aktiboetan gera izan daitezkeen kopiak berehala ez ezabatzea eta babeskopia-sistemetako informazioa ez kentzea.
Partekatzen dugun informazioa
Ez dugu informazioa partekatzen Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin, egoera hauetakoren bat aplikatu ezean:
-
Zure onarpenarekin
Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, zuk horretarako baimena eman badiguzu. Edozein informazio pertsonal sentikor partekatzeko, zure baimenaren berrespena eskatzen dugu.
-
Domeinu-administratzaileekin
Zure Google kontua domeinu-administratzaile batek kudeatzen badu zure izenean (adibidez, Google Apps zerbitzuaren erabiltzaileen kasuan), domeinu-administratzaileek eta erabiltzaileentzako laguntza-zerbitzua eskaintzen dizun erakundeak zure Google kontuko informaziorako sarbidea izango dute (zure helbide elektronikorakoa eta bestelako datuetarakoa barne). Zure domeinu-administratzailea hauetarako gai izan daiteke:
- Zure kontuari buruzko estatistikak ikusteko, hala nola, instalatzen dituzun aplikazioei buruzkoak.
- Kontuaren pasahitza aldatzeko.
- Zure konturako sarbidea eteteko edo amaitzeko.
- Kontuan gordetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko.
- Kontuko informazioa jasotzeko, lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
- Informazioa edo pribatutasun-ezarpenak ezabatzeko edo editatzeko gaitasuna murrizteko.
Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri domeinu-administratzaileen pribatutasun-gidalerroak.
-
Kanpoan prozesatzeko
Gure bazkideei edo bestelako enpresa edo pertsona fidagarriei informazio pertsonala ematen diegu, gure izenean prozesa dezaten, gure argibideei jarraiki eta gure Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta.
-
Legezko arrazoiengatik
Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, informazioa atzitzea, erabiltzea, gordetzea edo ezagutzera ematea helburu hauetarako beharrezkoa denaren uste osoa badugu:
- Lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
- Zerbitzu-baldintza aplikagarriak betearazteko, urratze posibleak aztertzeko barne.
- Iruzurrak, segurtasun-arazoak eta arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko edo bestela bideratzeko.
- Google-ren, gure erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak, jabetzak edo segurtasuna kaltetzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.
Pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazio gehigarria parteka dezakegu publikoki eta gure bazkideekin, hala nola, argitaratzaileekin, iragarleekin eta konektatutako guneekin. Adibidez, informazioa publikoki erakuts dezakegu gure zerbitzuen joera orokorrak erakusteko.
Google-k bateratze-, erosketa- edo akzio-salmenta prozesu batean parte hartzen badu, informazio pertsonalaren isilpekotasuna mantentzen jarraituko dugu eta prozesuaren eragina jasaten duten erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsaraziko diegu informazio pertsonala transferitu edo beste pribatutasun-gidalerro batzuen menpe ezarri aurretik.
Informazioaren segurtasuna
Gogor egiten dugu lan Google eta gure erabiltzaileak babesteko, informazioaren baimenik gabeko sarbideen, aldaketen, ezagutzera emateen edo deuseztatzeen aurka. Neurri zehatzak:
- Gure zerbitzuetako asko SSL bidez enkriptatzen ditugu.
- Google kontua atzitzeko bi urratseko egiaztapena eta Google Chrome-ko arakatze seguruaren eginbidea eskaintzen dizkizugu.
- Gure informazioa biltzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko jardunbideak berrikusten ditugu, segurtasun-neurri fisikoak barne, sistemak baimenik gabe atzitzea eragozteko.
- Informazio pertsonala gure izenean prozesatu behar duten Google langileei, azpikontratatuei eta agenteei mugatzen diegu informazio pertsonalerako sarbidea, eta guztiek ere kontratuz xedatutako isilpekotasun-betebeharrak dituzte. Betebehar horiek urratuz gero, zigorrak jasango dituzte eta kontratua amaitu egingo da.
Pribatutasun-gidalerroak noiz aplikatu
Gure Pribatutasun-gidalerroak Google Inc. enpresak eta bere bazkide guztiei, Youtube-i eta beste guneetan eskaintzen diren zerbitzuei barne (adibidez, gure publizitate-zerbitzuak) aplikatzen zaizkie, baina ez Pribatutasun-gidalerro hauek barne hartzen ez dituzten bestelako pribatutasun-gidalerroak dituzten zerbitzuei.
Gure Pribatutasun-gidalerroak ez zaizkie aplikatzen beste enpresa eta banakoek eskainitako zerbitzuei, hala nola, gure bilaketa-emaitzetan bistaratzen diren produktu eta guneei, Google zerbitzuak izan ditzaketen guneei, edo zure zerbitzuetara estekatutako guneei. Gure Pribatutasun-gidalerroek ez dituzte estaltzen gure zerbitzuak iragartzen dituzten eta iragarki interesgarriak eskaintzeko cookieak eta pixel-etiketak erabiltzen dituzten beste enpresen eta erakundeen informazio-jardunbideak.
Agintari arautzaileen esana betetzea eta haiekin elkarlanean aritzea
Erregularki egiaztatzen dugu gure Pribatutasun-gidalerroak gordetzen direla. Beste hainbat lege-esparru propio ere gordetzen ditugu. Idatzizko kexa formalak jasotzen ditugunean, kexa egiten duen pertsonarekin harremanetan jartzen gara arazoaren segimendua egiteko. Kasuan kasuko autoritate legegileekin egiten dugu lan, datuen babesaz arduratzen diren autoritate lokalekin barne, zuzenean gure erabiltzaileekin ebatzi ezin ditugun datu pertsonalen transferentziei buruzko kexak ebazteko.
Aldaketak
Gure Pribatutasun-gidalerroak noizbehinka alda ditzakegu. Ez dizkizugu Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatzen zaizkizun eskubideak murriztuko zure berariazko baimenik gabe. Orri honetako pribatutasun-gidalerroetan egiten diren aldaketa guztien berri emango dizugu eta, aldaketek nolabaiteko garrantzia izanez gero, jakinarazpen aipagarriago bat iritsaraziko dizugu (besteak beste, zerbitzu jakin batzuetan, pribatutasun-gidalerroetan egindako aldaketen berri ematen duten mezu elektronikoak bidaliko ditugu). Era berean, Pribatutasun-gidalerro hauen aurreko bertsioak artxiboan mantenduko ditugu, edonoiz begiratu ahal izan ditzazun.
Produktuen berariazko jardunbideak
Jakinarazpen hauek azaltzen dituzte erabiliko dituzun Google produktu eta zerbitzu jakin batzuei dagozkien pribatutasun-jardunbide espezifikoak:
Gure zerbitzu ezagunenei buruzko informazio gehiago lortzeko, zoaz Google Produktuen Pribatutasun-gidara.
Pribatutasunarekin eta segurtasunarekin erlazionatutako beste material erabilgarri batzuk
Pribatutasunari eta segurtasunari buruzko material erabilgarri gehiago Google-ren gidalerroen eta printzipioen orrietan aurki daiteke, besteak beste:
- Gure teknologia eta printzipioei buruzko informazioa, besteak beste, ondorengoei buruzko informazio gehiago dakarrena:
- Google-k cookieak nola erabiltzen dituen.
- Publizitaterako zer teknologia erabiltzen ditugun.
- Ereduak (adibidez, aurpegiak) nola antzematen ditugun.
- Gure publizitate-produktuak, estatistika-tresnak eta produktu sozialak erabiltzen dituzten webguneak bisitatzen dituzunean Google-rekin zer datu partekatzen diren azaltzen duen orria.
- Google-ren segurtasun-zentroa, sarean seguru eta babestuta egoteari buruzko informazioa eskaintzen duena.
"informazio pertsonala atzitzeko aukera"
Adibidez, Google Panelarekin, azkar eta erraz ikus ditzakezu zure Google kontuarekin erlazionatutako datuetako batzuk. Lortu informazio gehiago.
"benetan erabilgarri gertatuko zaizkizun iragarkiak"
Adibidez, lorezaintzari buruzko webguneak eta blogak maiz bisitatzen badituzu, litekeena da lorezaintzarekin zerikusia duten iragarkiak ikustea weba arakatzean. Lortu informazio gehiago.
"publizitate-zerbitzuak"
Adibidez, gure iragarkiak dituzten lorezaintzari buruzko webguneak eta blogak maiz bisitatzen badituzu, litekeena da gai horrekin zerikusia duten iragarkiak ikusten hastea sarea arakatzean. Lortu informazio gehiago.
"eta bestelako sentsoreak"
Kokapena hobeto ulertzeko lagungarria den informazioa eman dezakete gailuak dituen sentsoreetako batzuek. Esaterako, azelerometroa badu, abiadura zehaztu ahal izango da; edo, giroskopioa badu, zer norabidetan zoazen jakin ahal izango da. Lortu informazio gehiago.
"bildu informazioa"
Informazio horren barne daude, besteak beste: erabilera-datuak eta hobespenak, Gmail mezuak, Google+ profila, argazkiak, bideoak, arakatze-historia, mapa-bilaketak, dokumentuak eta Google-k ostatatutako bestelako edukiak. Lortu informazio gehiago.
"bateratu zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin (informazio pertsonala barne)"
Adibidez, Google kontuan saioa hasita duzula Google-n bilaketak egiten dituzunean, sare publikoko bilaketa-emaitzak ikus ditzakezu, baita lagunen orriak, argazkiak eta Google+ mezuak ere. Gainera, ezagutzen zaituen edo Google+en jarraitzen dizun jendeak zure mezuak eta profila ikus ditzake emaitzetan. Lortu informazio gehiago.
"konektatu jendearekin"
Adibidez, Google+en pertsonak gehitzeko iradokizunak jaso ditzakezu (bai ezagutzen dituzulako, bai agian haiekin konektatu nahi izan dezakezulako), Gmail bezalako beste Google produktuetako jendearekin dituzun konexioetan oinarrituta. Era berean, zurekin harremana duen jendeak zure profila ikus dezake iradokizun gisa. Lortu informazio gehiago.
"kreditu-txartela"
Egun, erregistratzerakoan, ez dugu kreditu-txartelik eskatzen, baina jaioteguna adieraztean Google kontu bat izateko gazteegia zarela ikusi eta kontua desgaitu badizugu, gure adin-eskakizunak betetzen dituzula berresteko modu bat kreditu-txartel bidezko eragiketa txiki bat eginda adina egiaztatzea da. Lortu informazio gehiago.
"garatu berriak"
Adibidez, Google-ren zuzentzaile ortografikoko softwarea erabiltzaileek eurek zuzendutako aurreko bilaketak aztertuta garatu zen. Lortu informazio gehiago.
"gailu-identifikatzaileak"
Gailu-identifikatzaileei esker, Google-k zerbitzuak atzitzeko zer gailu esklusibo erabiltzen ari zaren jakin dezake. Informazio hori zerbitzuak gailura pertsonalizatzeko edo gailuek zerbitzuak atzitzerakoan izan ditzaketen arazoak aztertzeko erabil daiteke. Lortu informazio gehiago.
"gailuaren berariazko informazioa"
Adibidez, ordenagailuan Google Play-ra joaten zarenean, Google-k informazio hori erabil dezake erosketak zein gailutan izan nahi dituzun erabilgarri erabakitzen laguntzeko. Lortu informazio gehiago.
"hobetu erabiltzaile-esperientzia"
Adibidez, cookieei esker, erabiltzaileek zerbitzuekin nola elkarreragiten duten azter dezakegu. Lortu informazio gehiago.
"legezko prozesua edo derrigorrez gorde beharreko gobernu-eskaera"
Beste teknologia- eta komunikazio-enpresek bezala, Google-k ere mundu osoko gobernu eta auzitegien eskaerak jasotzen ditu aldizka, erabiltzaileen datuak eman ditzan. Lortu informazio gehiago.
"partekatzeko aukeraren edo ikusgaitasunaren ezarpenak mugatzeko"
Adibidez, izena eta argazkia iragarkietan ez agertzea aukera dezakezu ezarpenetan. Lortu informazio gehiago.
"hainbat gunetara egindako bisitei buruzko informazioarekin lotuta"
Google Analytics lehen eskuko cookieek biltzen duten informazioan oinarritzen da. Google Analytics-ek sortutako datuak beste webgune batzuetara egindako bisitei buruzko hirugarrenen cookieekin erlaziona ditzakete Google teknologia erabilita Google Analytics zerbitzuko bezeroak nahiz Google-k. Adibidez, iragarle batek beste cookie batzuekin batera erabil ditzake bere Google Analytics-eko datuak iragarki eraginkorragoak sortzeko edo bere trafikoa sakonago aztertzeko. Lortu informazio gehiago.
"mantendu"
Esaterako, etengabean kontrolatzen dugu sistema zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko, eta erroreak detektatzeko eta konpontzeko. Lortu informazio gehiago.
"uneko kokapenari buruzko informazioa bil eta prozesa dezakegu"
Adibidez, Google Maps-ek uneko kokapena mapa-ikuspegiaren erdian jar dezake. Lortu informazio gehiago.
"baliteke behar bezala ez funtzionatzea"
Adibidez, "lbcs" izeneko cookieak hainbat Google dokumentu arakatzaile bakarrean irekitzea ahalbidetzen dizu. Lortu informazio gehiago.
"eta gure bazkideek"
Bazkide fidagarriei cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzeko baimena ematen diegu, gure zerbitzuetan iragartzeko eta ikerketak egiteko. Lortu informazio gehiago.
"telefono-zenbakia"
Adibidez, berreskuratzeko aukera gisa telefono-zenbakia gehitzen baduzu, pasahitza ahaztuz gero Google-k testu-mezu bat bidal diezazuke pasahitza berrezarri ahal izateko kodearekin. Lortu informazio gehiago.
"babestu Google eta bere erabiltzaileak"
Adibidez, norbaitek zure posta elektronikoa baimenik gabe atzitzeak kezkatzen bazaitu, Gmail-eko "Kontuaren azken jarduerak" atalak posta-kontuan izandako azken jarduerei buruzko informazioa erakusten du, besteak beste, posta zer IP helbidetatik atzitu den, horiekin erlazionatutako kokapenak zein diren, eta zer ordu eta datan atzitu den. Lortu informazio gehiago.
"babestu"
Esaterako, IP helbideak eta cookieak biltzen eta aztertzen ditugu zerbitzuak erabilera oker automatizatuen aurka babesteko, besteak beste. Lortu informazio gehiago.
"eskaini"
Esaterako, gailuari esleitutako IP helbidea erabiltzen da eskatzen dituzun datuak gailura bidaltzeko. Lortu informazio gehiago.
"partekatzea"
Adibidez, Google+ekin, gauzak partekatzeko hainbat aukera dituzu. Lortu informazio gehiago.
"besteekin gauzak azkarrago eta errazago partekatzea"
Adibidez, norbait dagoeneko kontaktuetan baduzu, Google-k haren izena automatikoki osatuko du Gmail-eko mezu batean gehitu nahi baduzu. Lortu informazio gehiago.
"sarean gehien inporta zaizun jendea"
Adibidez, idazten ari zaren mezuaren "Hartzailea", "Cc" edo "Bcc" eremuan helbideren bat idazten duzunean, Gmail-ek kontaktuen zerrendako helbideak iradokiko dizkizu. Lortu informazio gehiago.
"ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko"
Adibidez, Gmail bidez norbaitekin harremanetan jarri bazara eta Google dokumentu batean edo Google Calendar gertaera batean gehitu nahi baduzu, Google-rekin oso erraza da, pertsona horren helbide elektronikoa automatikoki osatzen baitu haren izena idazten hasten zarenean. Lortu informazio gehiago.
"ikusi iragarkiak eta jardun horiekin elkarrekintzan"
Adibidez, aldizka iragarleei jakinarazten diegu euren iragarkiak orriren batean sartu ahal izan ditugun ala ez eta litekeena den ala ez erabiltzaileek ikusi izatea (esaterako, erabiltzaileek ikusi ez duten orriaren zatian egotearekin alderatuta). Lortu informazio gehiago.
"Pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazio multzokatua parteka dezakegu publikoki"
Jende asko zerbait bilatzen hasten denean, hori oso erabilgarria izan daiteke une horretako joera zehatzen berri izateko. Lortu informazio gehiago.
"Wi-Fi sarbide-puntuak eta telefonia mugikorreko dorreak"
Adibidez, Google-k gailuaren gutxi gorabeherako kokapena zehatz dezake, inguruan dauden telefono mugikorreko dorreen kokapen ezagunetan oinarrituta. Lortu informazio gehiago.
"bilaketa-emaitza egokiagoak"
Adibidez, bilaketa egokiagoa eta interesgarriagoa egin dezakegu zure eta zure lagunen argazkiak, mezuak eta eduki gehiago sartuta.
"edukia kentzea"
Adibidez, web-historia, bloga, zurea den Google gunea, YouTube kanala, Google+ profila edo Google kontu osoa ezaba ditzakezu.
"joerak erakusteko"
Horietako batzuk Google Joerak eta YouTube Joerak zerbitzuetan ikus ditzakezu.