Pribatutasun-gidalerroak
Azken aldaketa: 2012eko marren 01a (ikusi artxibatutako bertsioak)
Gure zerbitzuak modu askotan erabil ditzakezu, besteak beste, informazioa bilatzeko eta partekatzeko, jendearekin komunikatzeko eta eduki berria sortzeko. Gurekin informazioa partekatzen duzunean, adibidez, Google kontu bat sortzen duzunean, zerbitzu horiek hobetu egin ditzakegu, kasurako, gehien interesatzen zaizkizun bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakuts diezazkizukegu, jendearekin harremanetan jartzen lagun zaitzakegu eta gauzak besteekin bizkorrago eta errazago partekatzeko aukera eskain diezazukegu. Gure zerbitzuak erabiltzean informazioa nola erabiltzen dugun eta zure pribatutasuna nola babes dezakezun garbi jakitea nahi dugu.
Gure Pribatutasun-gidalerroen azalpena:
- Zer informazio biltzen dugun eta zergatik biltzen dugun.
- Informazio hori nola erabiltzen dugun.
- Zer aukera eskaintzen ditugun, informazio hori nola atzitu eta eguneratu barne.
Ahal bezain sinpleak izan daitezen saiatu gara, baina, cookie, IP helbide, pixel-etiketa eta arakatzaile moduko terminoak ezagutzen ez badituzu, lehendabizi gako-hitz horiei buruzko informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu. Google zure pribatutasunaz arduratzen da, hortaz, nahiz Google aspalditik erabili nahiz erabiltzaile berria izan, hartu gure gidalerroak ezagutzeko tartea eta, zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Biltzen dugun informazioa
Erabiltzaileei zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuarekin biltzen dugu informazioa: zein hizkuntza darabilzun asmatzetik hasita, zer iragarki interesatzen zaizkizun edo linean gehien interesatzen zaizun jendea nor den jakitera arte.
Informazioa bi eratara biltzen dugu:
-
Ematen diguzun informazioa. Esaterako, gure zerbitzuetako asko erabili ahal izateko Google kontu bat erregistratzeko eskatzen dizugu. Kontua erregistratzean, informazio pertsonala eskatzen dugu, adibidez, izena, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia edo kreditu-txartela. Eskaintzen ditugun partekatze-aukerei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, publikoki ikusgai egongo den Google profila sortzeko ere eska diezazukegu. Bertan, zure izena eta argazkia erakutsiko dira.
-
Gure zerbitzuei ematen diezun erabileraren bitartez eskuratzen dugun informazioa. Erabiltzen dituzun zerbitzuei eta haiek erabiltzeko moduei buruzko informazioa bil dezakegu, hala nola, gure publizitate-zerbitzuak darabiltzaten webguneak noiz bisitatzen dituzun edo gure eduki eta iragarkiekin interakzioan nola jarduten duzun. Informazio horretan sartzen dira:
-
Gailuaren informazioa
Gailuaren informazio espezifikoa bil dezakegu (adibidez, hardware modeloa, sistema eragilearen bertsioa, gailuaren identifikatzaile esklusiboa, eta sare mugikorraren informazioa, telefono-zenbakia barne). Google-k gailuaren identifikatzaileak edo telefono-zenbakia zure Google kontuarekin erlaziona ditzake.
-
Egunkarietako informazioa
Gure zerbitzuak erabiltzean edo Google-k eskainitako edukia ikustean, automatikoki biltzen eta gordetzen dugu informazioa gure zerbitzariko egunkarietan. Bertan ager daitezke:
- Zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko xehetasunak, kasurako, bilaketa-kontsultak.
- Telefono-egunkarietako informazioa, adibidez, telefono-zenbakia, deitzailearen zenbakia, desbideratze-zenbakiak, deien ordua eta data, deien iraupena, SMS bideratzeen informazioa eta dei motak.
- Interneteko protokoloaren helbidea.
- Gailuko gertaeren informazioa, hala nola, matxurak, sistemaren jarduerak, hardwarearen ezarpenak, arakatzaile mota, arakatzailearen hizkuntza, eskaeraren ordua eta data eta erreferentzia URLa.
- Arakatzailea edo Google kontua esklusiboki identifika dezaketen cookieak.
-
Kokapen-informazioa
Kokapen-gaitasuna duen Google zerbitzu bat erabiltzen duzunean, zure kokapenari buruzko informazioa bil eta prozesa dezakegu, adibidez, gailu mugikorren bidez bidalitako GPS seinaleena. Era berean, hainbat teknologia erabil ditzakegu, kasurako, zure gailuaren datu-sentsoreak, besteak beste, inguruko Wi-Fi publikoei eta antena mugikorrei buruzko informazioa eman dezaketenak.
-
Aplikazioen zenbaki esklusiboak
Zerbitzu batzuen aplikazioek zenbaki esklusiboak darabiltzate. Instalazioari buruzko zenbaki eta informazio hauek (adibidez, sistema eragile mota eta aplikazioaren bertsio-zenbakia) Google-ra bidal daitezke zerbitzuak instalatzean eta desinstalatzean edo zerbitzuak aldian-aldian zerbitzarietara konektatzen direnean, esaterako, automatikoki eguneratzeko.
-
Tokiko biltegia
Informazioa (informazio pertsonala barne) zure gailuan lokalki bil eta gorde dezakegu, arakatzaileen web-biltegiratzea (HTML 5 barne) eta aplikazioen datu-cacheak bezalako mekanismoak erabiliz.
-
Cookieak eta identifikatzaile anonimoak
Google zerbitzuak bisitatzen dituzunean, hainbat teknologia erabiltzen ditugu informazioa biltzeko eta biltegiratzeko, besteren artean, gailura cookieak edo identifikatzaile anonimoak bidalita. Gure kideei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak —adibidez, publizitate-zerbitzuak eta beste guneetan ager daitezkeen Google eginbideak— erabiltzen dituzunean ere erabiltzen ditugu cookieak eta identifikatzaile anonimoak.
-
Biltzen dugun informazioa nola erabiltzen dugun
Gure zerbitzu guztietan biltzen dugun informazioa haiek eskaintzeko, mantentzeko, babesteko eta hobetzeko, zerbitzu berriak garatzeko eta Google eta bere erabiltzaileak babesteko erabiltzen dugu. Halaber, erabiltzaileen beharretara doitutako edukia eskaintzeko erabiltzen dugu informazio hori, adibidez, erabiltzaile bakoitzari gehien interesatzen zaizkion bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakusteko.
Google profilean zehaztu duzun izena erabiliko dugu Google kontua eskatzen duten zerbitzu guztietan. Gainera, iraganean Google kontuarekin erlazionatu diren izenak ordez ditzakegu, zerbitzu guztietan izen berarekin ager zaitezen. Beste erabiltzaileek dagoeneko zure helbide elektronikoa edo identifikatzen zaituen informazioa badute, publikoki ikusgai duzun Google profileko informazioa erakuts diezaiekegu, adibidez, zure izena eta argazkia.
Google-rekin harremanetan jartzen zarenean, komunikazioak erregistra ditzakegu, izan ditzakezun arazoak konpontzen laguntzeko. Zure helbide elektronikoa erabiliko dugu gure zerbitzuen berri emateko, adibidez, egingo diren aldaketak eta hobekuntzak jakinarazteko.
Cookieek eta bestelako teknologiek, adibidez, pixel-etiketek, bildutako informazioa erabiltzen dugu zure erabiltzaile-esperientzia eta zerbitzuen kalitate orokorra hobetzeko. Adibidez, hizkuntza-hobespenak partekatzen badituzu, gure zerbitzuak zuk hobetsitako hizkuntzan erakutsiko dizkizugu. Iragarki pertsonalizatuak erakusten dizkizugunean, ez dugu cookie edo identifikatzaile anonimorik erlazionatuko kategoria sentikorrekin, besteren artean, arrazan, erlijioan, sexu-orientazioan edo osasunean oinarritzen direnekin.
Zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin —informazio pertsonala barne— erlazionatuko dugu, adibidez, ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko. Ez dugu DoubleClick cookieen informazioa pertsonalki identifika zaitzakeen informazioarekin erlazionatuko, horretarako berrespenik eman ez badiguzu.
Berrespena eskatuko dizugu, informazioa Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatutako helburuetarako ez beste batzuetarako erabili aurretik.
Google-k mundu osoko hainbat herrialdetan ditugun zerbitzarietako informazio pertsonala prozesatzen du. Zure informazio pertsonala bizi zaren herrialde batetik kanpo dagoen zerbitzari batean prozesa dezakegu.
Gardentasuna eta aukera
Jendeak pribatutasunari buruzko kezka desberdinak ditu. Gure helburua zer informazio biltzen dugun garbi azaltzea da, hura nola erabili aukera dezazun. Besteren artean, hauetarako aukera duzu:
- Berrikusi eta kontrolatu Google kontuarekin erlazionatutako datu mota jakin batzuk Google panela erabilita.
- Ikusi eta editatu iragarkien hobespenak, adibidez, zer kategoria interesatzen zaizkizun, Iragarkien hobespen-kudeatzailea erabilita. Google publizitate-zerbitzu batzuk ez erabiltzea ere aukera dezakezu bertan.
- Erabili gure editorea Google profila pertsona jakinei nola erakusten zaien doitzeko.
- Kontrolatu informazioa norekin partekatzen duzun.
- Kendu informazioa gure hainbat zerbitzutatik.
Gainera, arakatzailea konfigura dezakezu cookie guztiak blokea ditzan, gure zerbitzuekin erlazionatutako cookieak barne, eta cookieak noiz ezartzen ditugun jakinaraz diezazun. Dena dela, garrantzitsua da gogoratzea gure zerbitzuetako askok ez dutela behar bezala funtzionatuko cookieak desgaituta badituzu. Adibidez, ez ditugu zure hizkuntza-hobespenak gogoratuko.
Partekatzen duzun informazioa
Gure zerbitzuetako askok besteekin informazioa partekatzeko aukera eskaintzen dizute. Gogoan izan informazioa publikoki partekatzen duzunean, informazio hori bilaketa-motorrek—Google-k barne— indexa dezaketela. Gure zerbitzuek edukia partekatzeko eta kentzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizu.
Zure informazio pertsonala atzitzea eta eguneratzea
Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure informazio pertsonalerako sarbidea ematea dugu helburu. Informazioa okerra bada, datuak berehala eguneratzeko edo kentzeko aukera ematen dizugu, informazio hori enpresa- edo lege-helburuetarako gorde behar ez badugu behinik behin. Informazio pertsonala eguneratzen duzunean, identitatea egiaztatzeko eskatuko dizugu zure izenean jardun aurretik.
Eskaerak baztertu egin ditzakegu, neurriz kanpo errepikatzen badira, lan tekniko handia eskatzen badute (adibidez, sistema berri bat garatzea edo lehendik den praktikaren bat aldatzea), besteen pribatutasuna arriskuan jartzen badute, inola ere praktikoak ez badira (adibidez, babeskopia-zintetan dugun informazioa eskatzen badigute).
Informaziorako sarbidea eman edo informazioa zuzen badezakegu, hala egingo dugu doan, eskatzen denak neurriz kanpoko ahaleginik eskatzen ez badu. Gure zerbitzuak informazioa istripuz edo asmo txarrez ez deuseztatzeko moduan mantentzen ditugu. Horregatik, gure zerbitzuetako informazioa ezabatu ondoren, baliteke zerbitzari aktiboetan gera izan daitezkeen kopiak berehala ez ezabatzea eta babeskopia-sistemetako informazioa ez kentzea.
Partekatzen dugun informazioa
Ez dugu informazioa partekatzen Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin, egoera hauetakoren bat aplikatu ezean:
-
Zure onarpenarekin
Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, zuk horretarako baimena eman badiguzu. Edozein informazio pertsonal sentikor partekatzeko, zure baimenaren berrespena eskatzen dugu.
-
Domeinu-administratzaileekin
Zure Google kontua domeinu-administratzaile batek kudeatzen badu zure izenean (adibidez, Google Apps zerbitzuaren erabiltzaileen kasuan), domeinu-administratzaileek eta erabiltzaileentzako laguntza-zerbitzua eskaintzen dizun erakundeak zure Google kontuko informaziorako sarbidea izango dute (zure helbide elektronikorakoa eta bestelako datuetarakoa barne). Zure domeinu-administratzailea hauetarako gai izan daiteke:
- Zure kontuari buruzko estatistikak ikusteko, hala nola, instalatzen dituzun aplikazioei buruzkoak.
- Kontuaren pasahitza aldatzeko.
- Zure konturako sarbidea eteteko edo amaitzeko.
- Kontuan gordetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko.
- Kontuko informazioa jasotzeko, lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
- Informazioa edo pribatutasun-ezarpenak ezabatzeko edo editatzeko gaitasuna murrizteko.
Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri domeinu-administratzaileen pribatutasun-gidalerroak.
-
Kanpoan prozesatzeko
Gure bazkideei edo bestelako enpresa edo pertsona fidagarriei informazio pertsonala ematen diegu, gure izenean prozesa dezaten, gure argibideei jarraiki eta gure Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta.
-
Legezko arrazoiengatik
Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, informazioa atzitzea, erabiltzea, gordetzea edo ezagutzera ematea helburu hauetarako beharrezkoa denaren uste osoa badugu:
- Lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
- Zerbitzu-baldintza aplikagarriak betearazteko, urratze posibleak aztertzeko barne.
- Iruzurrak, segurtasun-arazoak eta arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko edo bestela bideratzeko.
- Google-ren, gure erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak, jabetzak edo segurtasuna kaltetzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.
Pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazio gehigarria parteka dezakegu publikoki eta gure bazkideekin, hala nola, argitaratzaileekin, iragarleekin eta konektatutako guneekin. Adibidez, informazioa publikoki erakuts dezakegu gure zerbitzuen joera orokorrak erakusteko.
Google-k bateratze-, erosketa- edo akzio-salmenta prozesu batean parte hartzen badu, informazio pertsonalaren isilpekotasuna mantentzen jarraituko dugu eta prozesuaren eragina jasaten duten erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsaraziko diegu informazio pertsonala transferitu edo beste pribatutasun-gidalerro batzuen menpe ezarri aurretik.
Informazioaren segurtasuna
Gogor egiten dugu lan Google eta gure erabiltzaileak babesteko, informazioaren baimenik gabeko sarbideen, aldaketen, ezagutzera emateen edo deuseztatzeen aurka. Neurri zehatzak:
- Gure zerbitzuetako asko SSL bidez enkriptatzen ditugu.
- Google kontua atzitzeko bi urratseko egiaztapena eta Google Chrome-ko arakatze seguruaren eginbidea eskaintzen dizkizugu.
- Gure informazioa biltzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko jardunbideak berrikusten ditugu, segurtasun-neurri fisikoak barne, sistemak baimenik gabe atzitzea eragozteko.
- Informazio pertsonala gure izenean prozesatu behar duten Google langileei, azpikontratatuei eta agenteei mugatzen diegu informazio pertsonalerako sarbidea, eta guztiek ere kontratuz xedatutako isilpekotasun-betebeharrak dituzte. Betebehar horiek urratuz gero, zigorrak jasango dituzte eta kontratua amaitu egingo da.
Aplikazioa
Gure Pribatutasun-gidalerroak aplikatzen zaizkie Google Inc. eta bere bazkide guztiei, beste guneetan eskaintzen diren zerbitzuei barne (adibidez, gure publizitate-zerbitzuak), baina gidalerroetatik kanpo geratzen dira Pribatutasun-gidalerro hauek biltzen dituzten aparteko pribatutasun-gidalerroek araututako zerbitzuak.
Gure Pribatutasun-gidalerroak ez zaizkie aplikatzen beste enpresa eta banakoek eskainitako zerbitzuei, hala nola, gure bilaketa-emaitzetan bistaratzen diren produktu eta guneei, Google zerbitzuak izan ditzaketen guneei, edo zure zerbitzuetara estekatutako guneei. Gure Pribatutasun-gidalerroek ez dituzte estaltzen gure zerbitzuak iragartzen dituzten eta iragarki interesgarriak eskaintzeko cookieak eta pixel-etiketak erabiltzen dituzten beste enpresen eta erakundeen informazio-jardunbideak.
Betearaztea
Erregularki egiaztatzen dugu gure Pribatutasun-gidalerroak gordetzen direla. Beste hainbat lege-esparru propio ere gordetzen ditugu. Idatzizko kexa formalak jasotzen ditugunean, kexa egiten duen pertsonarekin harremanetan jartzen gara arazoaren segimendua egiteko. Kasuan kasuko autoritate legegileekin egiten dugu lan, datuen babesaz arduratzen diren autoritate lokalekin barne, zuzenean gure erabiltzaileekin ebatzi ezin ditugun datu pertsonalen transferentziei buruzko kexak ebazteko.
Aldaketak
Gure Pribatutasun-gidalerroak noizbehinka alda ditzakegu. Ez dizkizugu Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatzen zaizkizun eskubideak murriztuko zure berariazko baimenik gabe. Orri honetako pribatutasun-gidalerroetan egiten diren aldaketa guztien berri emango dizugu eta, aldaketek nolabaiteko garrantzia izanez gero, jakinarazpen aipagarriago bat iritsaraziko dizugu (besteak beste, zerbitzu jakin batzuetan, pribatutasun-gidalerroetan egindako aldaketen berri ematen duten mezu elektronikoak bidaliko ditugu). Era berean, Pribatutasun-gidalerro hauen aurreko bertsioak artxiboan mantenduko ditugu, edonoiz begiratu ahal izan ditzazun.
Produktuen berariazko jardunbideak
Jakinarazpen hauek azaltzen dituzte erabiliko dituzun Google produktu eta zerbitzu jakin batzuei dagozkien pribatutasun-jardunbide espezifikoak: